Web orri hau (www.quesojuanbeltz.com) López Ignacio, María Purificación eta Luis Mari Juanbeltz kooperatiba elkartearena da (aurrerantzean, “Juanbeltz”, “gu”, “gurea(k)”), espainiar legearen arabera eraturiko Elkarte Zibila, egoitza soziala Mitxetonea baserria duena, San Juan kalea 83, Beruete, Nafarroa, Espainia, eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan J31586712 IFKrekin dagoena.
Eskaera egiteko gutxienez 18 urte izan behar dituzu. Eskaera egiteko gure web orrian dagoen eskabidea bete behar duzu. Ez da onartuko hau ez den beste modu batez eginiko eskaerarik. Zure eskaera egitean, jaso dugula jakinaraziko dizugu eskaera zenbaki bat izanen duen egiaztapena eginez. Jakinarazpen hori eskabidean eman diguzun e-mail helbidera igorriko dugu. Zure eskaera onartutzat emanen da e-mailez jakinarazpena jasotzen duzunean. Noizbait gertatzen ahal da gure produkturik igorri ez izatea, adibidez, stockean ez daudelako. kasu horietan zurekin harremanetan jarriko gara. Nahi izanez gero, zure eskaera bertan behera utziko dugu ez ditugun produktuei dagokienez eta produktu horiengatik ordaindu duzun dirua itzuliko dizugu. Juanbeltzek bere esku hartzen du eskaera bat bertan behera uztea igortze eta fakturazio informazioa egiaztatzerik ez badu.
Produktuen prezioa izanen da Eskaeraren Egiaztapenean agertzen dena, eta hor espainiar zerga guztiak sartzen dira. Igortzeko gastuak, baldin badaude, bezeroaren kontu izanen dira. Juanbeltzek prezioak aldatzeko eskubidea izanen du edozein unetan, eginak diren eskaeretan izan ezik.
Zure eskaerak ordaintzen ahal dituzu Web orriko ordaintzeko moduak atalean agertzen diren sistemen bidez. Zure eskaera igorriko dugu ordainketa jaso ondoren. Eskaera egin eta 15 eguneko epean ordainketaren zenbateko osoa jaso ezean, eskaera bertan behera geldituko da.
Faktura igorriko dizugu, hala eskatuz gero, zuk igorritako Eskaera Egiaztatzean agertzen den posta elektronikoaren helbidera, eta eskaturiko produktuak zuk adierazi duzun helbidera; helbiderik adierazi ez baduzu, fakturazioarena bera izanen da.
Juanbetzek ez du gordetzen bere bezeroen kreditu txartelei buruzko informaziorik. Kreditu txartelen bidez eginiko ordainketetarako, Juanbeltzek PayPalek kudeatzen duen ordaintze pasabide bat erabiltzen du. Hori dela-eta, isilpeko datuak (txartel zenbakia, eta abar) PayPalek tramitatzen ditu zuzenean segurtasun protokolo baten bidez (SSL).
Produktuak gure garraiolariari ematen dizkiogunean, igortzearen egiaztapena bidaliko dizugu Eskabidean adierazi duzun posta elektronikora. Produktua bezeroak adierazitako helbidean emanen zaio, eta ez du zertan izan bere ohiko bizitokia, eta are hirugarren pertsona bati ematea baldin eta oparia egin nahi badiozu. Orian adierazten den emateko epea adierazgarri hutsa da. Hala ere, Juanbeltz epe hori errespetatzeko ahalegina eginen du, eta ez du erantzukizun izanen hasieran kalkulatu den epea gainditzen bada. juanbeltzek ez du merkantzia ematean garraio enpresaren edo berak kontrolatzen ez dituen gorabeherengatik gertatzen ahal diren atzerapenen erantzukizunik izanen.
Eskaera bat bertan behera uzten ahal duzu edozein momentutan, zure kontuko eskaeren atalaren bitartez jakinarazi besterik ez duzu. Zure eskaera bertan behera gelditu dela egiaztatzeko posta elektroniko bidez mezu bat jasoko dizu. Eskaera jadanik igorria balitz ezin izanen duzu bertan behera utzi, baina itzuli ahalko duzu behin jasoz gero.
Produktuak jaso eta 14 eguneko epea duzu itzultzeko edo aldatzeko. Horretarako, artikuluak bere bilgarrian eta hasierako egoeran igorri behar dituzu, zure eskaeran aurkituko duzun entrega-oharrarekin batera, eta jakinarazi behar duzu produktua aldatu edo zenbatekoa itzultzea nahi duzun. Aukera ezazu nahiago duzun garraio mota, eta igorri itzazu produktuak itsaskia erabiliz entrega-albaranaren azpian inprimaturik aurkituko duzun itzultze helbidea adierazita.
Itzulketaren igortze-gastuak zure kontu izanen dira eta ez da dirua berriz itzuliko (aldaketa ez bada edo guk eginiko akats baten edo produktua egoera txarrean egotearen ondorioz itzuli ez bada). Ez dugu onartuko garraioa zorretan dela egiten den igorpenik.
Esportazioari buruzko lege guztiak betetzeko konpromisoa hartua du. Honako konpromiso hauek onartzen ditu: (I.) produkturik ez esportatzea inongo herrialdetara Esportazioari buruzko Legedia urratuz; (II.) produkturik ez esportatzea esportazio lizentzia edo beste edozein gobernu baimen eskatzen duen inongo herrialdetara, aurrez behar diren lizentzia edo onarpenak izan gabe. Ziurtatzen du ez dagoela eta ez dela bizi Esportazio legeren batek produktuak esportatzea debekatzen duen herrialde batean, ez dagoela haren kontrolpean eta ez dela hango hiritarra.
Baldintza hauek ekartzen dizkiguten betebeharrak betetzeko ahalegin guztiak eginen ditugu. Hala ere, ez da gure erantzukizuna izanen atzeratzeagatik edo ez betetzeagatik horiek ezinbesteko arrazoiengatik baldin badira.
Juanbeltzek zuri buruzko informazioa eta datu pertsonalak babesten ditu Pribatutasun Politikan adierazitako baldintzetan oinarriturik. Eskaera bat egitean, onartu eta ulertzen duzu zuk eskatutakoa entregatu ahal izateko eskabidean agertzen diren datuak bildu, prozesatu eta erabili behar ditugula. Informazioa babesteko erabiltzen dugun moduari buruzko informazio zehatzagoa behar izanez gero, mesedez, irakur ezazu gure Pribatutasun Politika.
Kontratu honetako terminoren bat betetzeko zuk edo guk ez exijitzeak, ez du esan nahi termino horri uko egitea. Horrek ez dio inola ere eragingo ondoren alde horrek termino hori betearazteko duen eskubideari.
Espainiako legediak arautuko du salmenta baldintza orokor hauek eta erabiltzaile zaren horren eta Juanbeltzen artean gerta daitekeen edozein harremana. Salmenta baldintza orokor hauengatik edo Zure eta Juanbeltzen arteko harremanarengatik auzitan den edozein gaia dela-eta, bi aldeek, dagokien beste edozein foru erabiltzeari espreski uko eginez, Iruñeko (Nafarroa) epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumenaren menpe jartzen dira. Gure web gunean edozein momentutan aldaketak egiteko eskubidea gordeko dugu, baita salmenta baldintza orokor hauetan ere. Eskaera bat egitean salmenta baldintza orokor hauek eta gure Pribatutasun Politika onartzen dituzu
Azken eguneratzea: 2016/02/02