Berueteko Mitxetonea baserrian hasi zuen Juanbeltz familiak abeltzaintzako bere jarduera ekonomikoa. Hiru solairuz eta bi isuriko teilatu handiaz osaturiko arkitekturarekin baserri honek artzaintzarako beharrak asetzen ditu. Beheko solairua gaztak egiteko prozesurako diseinaturik dago. Harrizko horma zabalek gaztak ontzeko baldintza ezin hobeak eskaintzen dituzte hezetasun, argitasun eta tenperaturari dagokionez. Etxebizitzako gelak bigarren solairuan daude barreiaturik, eta hirugarrenean, ganbaran, fruituak bildu eta lehortzeko erabiltzen da: sagarrak, gaztainak, intxaurrak, hurrak, eta abar. Baserriaren osagarri, baratzea, gaztak ketzeko tokia eta korrale moderno bat.
Posiblea da harremanetan jartzea Ignacio. Jose Mari eta Esteban artzainekin, haiek artzainen lanbidea izan baitzuten XX. mendean: Iontzako txabolan egin zuten gazta, hesia paratu zuten larreetan eta sareak eraiki zituzten. Gaur egun, artzainen abilezia horiek bizirik diraute haien anaiengan, Joaquin eta Ramon, haien semeengan, Luis Mari, Ignacio eta Simon, eta Asier ilobarengan. Oraindik bizirik mantentzen dituzte haiengandik ikasitakoa eta artzainen fenologiaren, bordak mantentzeko lanen, ardiak zaintzearen eta gaztak egitearen inguruko sekretuak: “Insalas” eta “Juanbeltz”. Gaur, atzo bezala, Ignacio borda aldera joaten da. Hara gerturatzean, bere artzain sena harrapatzen ahal zen argazki perfektu batez: makila altxatu eta Ekin txakurrari agindua eman dio euskaraz. Txakur arina artaldea atera du bordatik eta berriz ere eszenatokira bideratu du, larrera. Zenbat ordu entrenatzen eta amets egiten!
Urri akaberan jaisten dira ardiak menditik lehen elurteek ez harrapatzeko, eta Juanbeltz familiko hiru borden inguruetako larretan uzten dituzte: Insalasko borda, Iontzako borda eta Beheiko borda. Negua eta udaberria dituzte artzainek hilabete lanpetuenak. Goizean goiz ardiak jetzi eta esnea baserrira eramaten dute ontzi frigorifikoetan; gero, ardiak larreetara eramaten dituzte. Luis belar freskoa mozten du segaz ardi erdiberriak elikatzeko eta, bitartean, Joakinek biberoiak prestatzen ditu axurien elikatzea osatzeko eta iratze lehorra zabaltzen du ohantzea txukuntzeko. Gainerako denbora ukuilua eta jezteko tresnak garbitzen ematen dute. Maiatzean ardiei ilea mozten diete eta pintura ilunez markatzen dituzte (Mitxetoneko artaldearen bereizgarria) Ireberko soiletara igo baino lehen.
Ez da ia existitzen astia artzainendako. Artaldeak zaintzeaz gain, borden mantentze lanak egin, sarea konpondu, lizarrak kimatu, iratzea jaso eta metetan paratu, larreak inguratzen dituzten bideak eta hesiak behar bezala mantendu, surako egurra prestatu… Eta, ezinbestekoa dena, belarra segaz moztu eta larreetatik bordetako ganbaretara eramaten dute. Ilargiak artaldea lokartzen dituenean, artzainek lanaldiari buruz hitz egiten dute beste egun bati aurre egiteko prest.